03/07/2024
Cuerpo:

Sanferminak? Jallalla: aimaraz baieztapen kolektiboa, komuna denarekiko poza, elkar laguntza desjabetzaren aurrean eta gerra erregimenaren aurrean.

Eta horrek zer esan nahi du uztailaren 6tik 15era? Bada: eguneko menua 34€an (gorde tokia 948 225520an, honezkero 7a eta 8a beteta baitaude). Caparrosoko Puente Viejoko tomateak, Malatestako ogia, Gunekoko arrautzak, Anizko esnea.

Hamaiketakoak? Bai noski, ez soilik 6an, egunero: 22€ okela eta ogia (oiloa arrozarekin, txahalkia txerrikia eta patatarekin, ajoarrieroa).

Eta gauetan ze gisa? Otartekoak, hanburgerrak, arrazioak. Betikoa: Galiza calidade eta izenetan omenaldi, lore eta laban....


Badakigu zaleenek 6an eta 7an zer egongo den badakitela. Baina ez badakizu. 6an DJ Reimyk zuzendutako maratoia 12:00etatik aitzina. Eta 7an Plazeratu! kolektiboko lagunen saioa 19:00etatik 00:00etara. Adi: batzuetan subwooferrak piztuta egongo da, beste batzuetan ez. Egongo da loredun alkandora daraman boomer bat musika oldiea jartzen bazkalorduan, eta zorionez Mol mordoa izango dugu eta bestelako Biba Ardoak-en proposamen batzuk. Bueltin hau oso nahasia izaten ari da. Ez du orden kronologikorik baina, badakigu, zeharka irakurtzen ari zaren arren, topatuko duzula nahi duzun informaizoa: frijituak izango ditugu goizeko 10etatik aurrera gauerdira arte (kuia bilakatu arte). Gainera: lagundu nahi bagaituzu, ez izan zalantzarik eta erantzun eposta honi ala zatoz zuzenean Katakrakeroa. Egin nahi duzu txanda militante bat 5etik 15era? Pare bat ordu dauzkazu? Zatoz! Lau dauzkazu? Ez izan zalantzarik.

Gomendio bat: ekarri lurrari ongi eusten dioten oinetakoak. Eskakizun bat: gozatu baina ez izan astuna. Desio bat: Israelgo Estatuaren gainbehera.

Jallalla Katakrak Jallalla.

,

Astelehenean iritsi zitzaigun. Liburu puska, arrazakeriaz pentsatzeko, kolore guztietako pertsonak kapitalismoa suntsitzen hasteko gailu bat. Gaztelera badakizu, zure udako liburuetako bat izan dadila nahi genuke: Qué es el antirracismo y por qué significa anticapitalismo (gaztelera ez badakizu, zatoz kale Nagusira, euskarazko liburuen eskaintza gorena daukagu).

Subtitulo: 
«Qué es el antirracismo y por qué significa anticapitalismo»
Imagen:
19/06/2024
Cuerpo:

Udazkenean zazpi urte bete ziren argitaratzen hasi ginenetik. Eta duela aste batzutatik bilduma berria dugu: poesia. Gure bide berrian bi poeta handirekin egin dugu topo, poema delikatuak eta indartsuak dakarzkigu, edizio elebidunean (katalanez eta euskaraz, ingelesez eta euskaraz). Juana Dolores Kataluniatik dator (1992, El Prat de Llobregat) eta Mohammed el-Kurd Palestinatik (1998, Sheikh Jarrah). Gazteak dira, haien aurreneko poema liburua da eta gorputzaz, gauaz, sionismoaren okupazioaz, historiaz, erlijoaz, musikaz eta klaseaz dihardute.

Abestiak dioen bezala, Ez da salgai eder bat. Ez da fruitu perfektu bat. Guztiok arnasten dugun airea bezalakoa da eta barnean daramaguna zabaltzen duena da. Poesia etorkizunez kargatutako arma bat da.

,

Juana Doloresen olerkiak euskarara iristearen albistea jaso dute BERRIAn,GARAn, AIARALDEAn (bideoa eta podcasta), ORTZADARren eta Baipasa EUSKADI IRRATIAn.

Subtitulo: 
Juana Dolores: «Girgileria»
,

Rifqaren argitalpena albiste izan da GARAn, IRUTXULOKO HITZAn eta DIARIO VASCOn.

Subtitulo: 
Mohammed el-Kurd: «Rifqa»
,

Meg Ostrumen bixitaren karietara elkarrizketa egin zioten BERRIAn eta ARGIAn.

Subtitulo: 
Meg Ostrum: «El cirujano y el pastor»
,

Eskola Desparekotasuna ikastaroaren kronika eta ondorioak irakur ditzakezu hemen.

Subtitulo: 
Debekatuta dago klasetik ateratzea
Imagen:
22/05/2024
Cuerpo:

2010ean eta 2012an La Hormiga Atómica liburuakera bixita egin zigunetik, guretzako beti da Silvia Federici ikusten dugun azken aldia. Eztabaidatu dugu berarekin zorrari buruz, sorgin-ehizaz, sorgin izatea akusatu zituzten emakumeez: Katakraken irekiera izan zen Quilombo unibertsala jaira ere etorri zen 2014an. Harekin hazi gara, bete ez zen Caldereria karrikako areto hartatik, 700 lagun bertaratu ziren sorgin-ehizari buruzko aurreneko topaketako Gurutze Plazako institutuetaraino. Entzun dugu, eztabaidatu antolakuntzaz, grebaz, zaintzaz, ekoizpenaz, militantziaz. Beti izan ditu eztabaidagai berriak, beti dago lokatzetan Federici, gai berriak dakartza, Amaia Astobizak euskarara ekarri zion azken Larruazalaren periferiaz haraindi liburuan bezala. Maiatzaren 31an izango da gurekin, Palestinaz, gerraz eta komunitatearen eraikuntzaz hitz egingo du Raquel Gutierrezekin batera, feminismo autonomo garaikidearen beste ezinbesteko egile bat hau ere. Tokia gorde nahi baduzu idatzi liburuak@katakrak.net epostara (gaia: Federici &Gutierrez).

31ko topaketaz gain, ekainaren 1ean gurekin egongo dira Sorgin-ehizari buruzko III. topaketa feministan: etorri nahi baduzu estekan eman beharko duzu izena.

,

Gogoan izan, Meg Ostrumek gurekin segitzen duela eta Otsagabian, Iratin, Mendiben, Garazin eta Orbaitzetan barna ibiliko dela asteburuan.
Irakurgai daukazu Iñaki R. Mendozak BERRIAn egin zion elkarrizketa.
Ikusgai daukazu ere Katakraken egin zuen aurkezpena.

Subtitulo: 
Meg Ostrum: larunbatean eta igandean mendian
,

Honezkero entzun ditzakezu McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren argitalpenaz RADIO EUSKADIn eta EUSKADI IRRATIAn jasotakoak.

Subtitulo: 
«Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza» irratian
Imagen:
17/05/2024
Cuerpo:

Gaur da LGTBQI* kolektiboaren aurkako gorroto eta indarkeriaren aurkako eguna, eta trans auziari buruzko bi liburu argitaratu berri ditugu. Euskaraz, atzo iritsi zen liburu-dendetara eta hedabideei aurkeztu genien McKenzie Wark-en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza: gutunekin eraikitako liburu bat da, besteak beste, helduaroan trantsizio bat egiteari buruzkoa, ibilbide profesionala amaituta, bi seme-alaba izan ostean. Pasiozko kontakizun xamur bat da, batzuetan mikatza ere badena eta bizitzako trantsizio asko lantzen dituena. Honezkero, aurkezpenaren albistea irakur dezakezu IRUTXULOKO HITZAn, DIARIO VASCOn, BERRIAn, albiste izan zen ere RADIO EUSKADI eta EUSKADI IRRATIAn.

Gazteleraz Miss Major toma la palabra argitaratu genuen. Miss Major izan zen 1969an Stonewallen poliziari aurre egin zion transetako bat. Toshio Meronekek eta Miss Majorrek solasaldien eta elkarrizketen gainean eraiki dute liburua. Emaitza kontakizun azkar bat da, zorrotza, zurikeriarik gabekoa, LGTBI* munduaren baitan dauden gatazkak eta merkantilizazioa salatzen du. Indarkeriaren aurrean, errepresioaren eta estigmaren aurrean, behin eta berriz nabarmentzen du inor ez bakarrik utzi behar zapalkuntza jasaten ari den bitartean.

,

Bada hori, El cirujano y el pastorren egileak Iruñean asteartean aurkeztuko duela bere liburua, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Irati, Mendibe eta Orbaitzetara joan aurretik.

Subtitulo: 
Gogoan izan: Meg Ostrum asteartean Iruñean
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
10/05/2024
Cuerpo:

Adi, ederra izango delako. Meg Ostrum, El cirujano y el pastor liburuaren idazlea gure artean egongo da Hego eta Ipar egingo duen biran. Iruñean aurkeztuko du liburua maiatzaren 21ean, Bilboko Hikateneon 22an, Donostiako Printzipe zinemetan 23an eta Gasteizko Ignacio Aldecoako Cervera aretoan 24an. Gainera, txangoa eta bazkaria egingo du larunbatean Taplatik Iratira 9:30ean hasita eta omenaldia egingo diogu Meg Ostrumi Donibane Garazitik, Mendiben eta Irati Soron barna Orbaitzetara 10:30etatik hasita.



Iruñeko eta Donostiko aurkezpenerako izena eman argitaletxea@katakrak.net helbidean, mesedez.

,

Entzungai dauzkazu Eskola desbertinastunari buruzko ikastaroan egon ziren saioetako biren audioak: aukera askearen mitoaz eta Udal Ikastola: hezkuntza proiektu herrikoi bat euskaraz.

Subtitulo: 
Eskola desberdintasunari buruzko audioak
,

Bide ederra egiten ari da Nadezhda Krupsakaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia (Katakrak 2024) eta hedabideetan ere ari dira albistea jasotzen: HALA BEDI, HIRUKA, Nagore Fernandezen iruzkina BERRIAn eta elkarrizketa Leire Azkargorta eta Aitor Garagarzari NAIZ IRRATIAn. Adi ekainaren 10ean Leire Azkargorta eta Nora Salbotx izango ditugula Katakraken liburuaz solasten.

Subtitulo: 
Nadezhda Krupskaia HALA BEDIn, HIRUKAn eta BERRIAn
,

Entzungai dauzkazu Fernando Hernández Holgado eta Fernan Mendiola El pensamiento militarista (Catarata 2024) aurkezten.

Kattalin Miner, Oihan Iturbide eta Irati Iturritza Moio (Libros del KO 2024) liburuaz.

Lehen arretari buruzko egunaren inguruko hitzaldia.

Eta Cuadernos de estrategia (Traficantes de Sueños 2024) aldizkariaren aurkezpenekoa.

Subtitulo: 
Liburu aurkezpenen eta hitzaldien audioak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
15/04/2024
Cuerpo:

Datorren apirilaren 22an euskarazko azpitituluekin eta 23an gaztelerazkoekin, WARDI filma proiektatuko dugu. Animaziozko film bat da, fikzioaren bidez haur eta gazteei Palestinaren suntsiketa eta kolonizazioa azaltzen dute. Ekitaldi hau zabaltzea eskatzen dizugu, ahalik eta jende gehienak egingo dela jakin dezan.

Filma ikusteko 8€ko sarrera jarri dugu, zuzendarien egile eskubideak ordaindu eta, beharrezkoa baino gehiago jasoz gero Gazako Awda osasun elkarteari bidaliko diogu Paz con dignidad erakundearen bidez. Ikusi trailerra eta zatoz lagunekin ikustera.

,

Jon Jiménezek iruzkina egin zion Gizadiaren oren gorenak liburuari ZAZPIKAn.

Edorta Matauko itzultzaileari Gizadiaren oren gorenaki buruzko elkarrizketa egin zioten ORTZADARren.

La biblioteca Bestiak reseñó Trasgresioa irakasgai de bell hooks en ARGIA.

Y Aritz Galarraga hizo un artículo sobre Zoriontasunaren defentsan de Epikuro en BERRIA.

Subtitulo: 
«Gizadiaren oren gorenak» eta «Transgresioa irakasgai» hedabideetan
,

Ana Pérez Cañamaresek Las hermanas Grimké liburuari iruzkina egin zion VIENTO SUR aldizkarian.

Patricia Dopazok iruzkina egin zion Calla y olvidari LA DIRECTAn.

Subtitulo: 
Iruzkinak «Las hermanas Grimké» eta «Calla y olvida» liburuei
Imagen: