19/05/2020
Cuerpo:

Aspaldi ari ginen prestatzen. 2013an ateak ireki genituenetik ia astero eskatzen ziguten Katakraketik pasatzen zirenek eta pandemiak martxan jartzera behartu gaitu. ¡Katakrakeko bazkidea izateko aukera duzu! Eta behar zaitugu.
Hemen azaltzen dizugu zergatik eta hemen bazkidetu zaitezke.

Ideia zabaldu! Kontaiozu zure izebari eta lantokiko lagunari! Zurekin bai ala bai!

,

Europako hedabideak liburu dendei begira egon dira konfinamenduan. Tokiko prentsan jaso ditugun ale batzuk bidali dizkizugu aurreko buletinetan. Fase aldaketa honetan ere hedabideetan sarri agertu dira liburu dendak. Hala, parte hartu dugu ETB1en, RADIO EUSKADIko Boulevard saioan, GARA egunkarian, DIARIO DE NAVARRAn eta CADENA SER irratian.

Subtitulo: 
Liburu dendaren irekieraz hedabideetan
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Ícaro Obeso Muñizek Ian Brossaten AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) liburuari iruzkina egin dio PAISAJE TRANSVERSAL blogean.

Subtitulo: 
Reseña a «AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Isaac Vilaltak elkarrizketa luzea egin zion James Longhurst-i, LAS BATALLAS DE LA BICIren egileari VOLATA aldizkarian

Subtitulo: 
James Longhurst-i elkarrizketa VOLATAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«La creación de la conciencia feminista»ri buruz solasean
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ibon Egañak iruzkina egin zion Nanni Balestriniren DEN-DENA NAHI DUGUri (Katakrak 2019) NOTICIAS taldeko egunkarietan.

Subtitulo: 
«Den-dena nahi dugu»ri iruzkina DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
08/05/2020
Cuerpo:

Kendu begiak pantailatik. Jantzi zapatak. Bagatoz!
Astelehenean 10etan irekiko ditugu ateak: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara liburu dendan (ekarri zure maskara!) eta 10:00eta 20:30era kantinan

,

Beste lau dauzkazu eskuragai deskarga librean: FEMINISMOA DENON KONTUA DA bell hooksena Mari Luz Estebanen hitzaurrearekin, KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI Rosa Luxemburgena Amaia Lasaren hitzaurrearekin eta Ignazio Aiestaranen hitzatzearekin, LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO Sebastian Friedrichena eta NAVARRISMO POPRicardo Feliurena.

Subtitulo: 
Lau liburu gehiago deskarga librean
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Radical May ekimenarekin bat egin dugu munduko argitaletxe independente mordoarekin. Hiru liburu aurkezpen egingo ditugu online datozen egunotan: 13an, 20an eta 26an Youtuben. ¡Adi seinaleari!

Subtitulo: 
Radical May
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Miren Artetxek iruzkina egin zion Balestriniren eleberriari ZAZPIKAn, Joseba Sarrionandiak ANBOTOn egin elkarrizketan aipatu zuen eta Eneko Barberenak bere literatur blogean jaso zuen, SAGASTI ETXEAn.

Subtitulo: 
«Den-dena nahi dugu» ZAZPIKAn, ANBOTOn eta GOIENAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Rubén Sánchez Bakaikoak iruzkina egin zion KRISTO FUSILAREKIN liburuari HALA BEDIn eta ARGIAn.

Subtitulo: 
Reseña a «Kristo fusilarekin»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
29/04/2020
Cuerpo:

Irudi luke hasi dela mugimendua. Asteon, eskularruak eta maskara jantzita hasi gara liburu paketeak egin eta bidaltzen. Iragarriko dizuegu noiz irekiko dugun denda eskariak bertan jasotzeko. Oraingoz online bertsioan erosten jarraitzeko gonbitea egingo dizugu... eta, nahi izatera aurresalmenta bonuak egin ditzakezu. Gure suak noiz piztu zain gaude, hasteko irrikitan... Maiatzaren lehenaren ostean has dadila argitzen 2008tik bigarrenez iluntzen den gaua.

Liburuaren egunean han eta hemen agertu ginen. Xabier Maeztuk ¡Jugad, jugad, malditos! gomendatu zuen, Nerea Fillatek DIARIO DE NOTICIASen mundua aldatzeko zenbait liburu eta gure ekimen txikiez jardun genuen EL PAÍSen ere.

,

Liburuaren egunean eskura jarri genituen sei liburuek oso harrera ona izan dute. Unea profitatuz lizentzia libreetan dauden beste liburu batzuk eskura jarri ditugu.

Hasteko Silvia Federiciri argitaratu dizkiogun hiru liburuak dauzkazu, hirurak Amaia Astobizak itzuliak: SOLDATAREN PATRIARKATUA, MUNDUA BERRIZ LILURATUZ (Peter Linebaugh-en hitzaurrearekin) eta KAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA. Gazteleraz hirietako gatazkei buruzko hiru dauzkazu eskura: AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA Ian Brossatena, LAS BATALLAS DE LA BICI James Longhurstena eta LA NUEVA CUESTIÓN URBANA Andy Merrifieldena.

Subtitulo: 
6 liburu gehiago deskargan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Behin baino gehiagotan egon da guk argitaratutako libururen bat irakurle talderen batean. Oro har ez ditugu iragartzen halakoak, baina egoera berri honetan, eta tokia dagoenez, gonbidatu nahi zaitugu Angel Errok maiatzaren 13an gidatuko dueneara,¡ Lidia Txukovskaiaren Sofia Petrovna (Katakrak 2019). Gogoa baduzu idatzi bibliotecacivican@fundacioncajanavarra.es helbidera argibide eske.

Subtitulo: 
«Sofia Petrovna» Civican-en
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Miren Artetxek LA NUEVA CUESTIÓN URBANA (Katakrak 2019) gomendatu zuen GARAn.

Subtitulo: 
«La nueva cuestión urbana» GARAn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
23/04/2020
Cuerpo:

Jakina da gaur liburu dendak ez garela Karlos III.ean egongo. Eta sareta jaitsita jarraitzen dugu. Halere, nolabait ospatu nahi dugu (alamoduzko lema baikor baten inguruan Egunero da Liburuaren eguna) eta aspaldi egiteke genituen bi kontu martxan jarri ditugu: lizentzia libreekin argitaratutako gure liburuen PDFak eskegitzen hasiko gara eta argitaletxearentzako dohaintzak egiteko aukera irekin dugu.

Eskuragai dauzkazu Angela Davisen ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT, Takiji Kobayashiren NAGUSIA KANPOAN BIZI DA, Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA, Srecko Horvaten LA RADICALIDAD DEL AMOR, Lisa Vollmerren ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN eta Jodi Dean MULTITUDES Y PARTIDO.

Imagen:
15/04/2020
Cuerpo:

Gaur osteguna da eta igandetan jaso ohi duzun buletina jaso duzu. Merezi du sareak saturatzea saturazio garaietan? Merezi du elkar hainbeste xaxatzea? Tira. Ahalik eta gehien jaitsi ditugu komunikazioak plataforma digitaletan, salbuespenen batekin. Baina hemen gaude. Bileragintzan. Zutako asko bezala. Telematika telezaborra bihur ez dadin saiatzen. Baina hemen gaude. Zu bezala. Eta gauzatxo batzuk batu ditugu, zuri kontatzeko.

Hasteko. Hondoratzearen aurreko egunetan iritsi zen liburu dendetaraKAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA Silvia Federiciren azkena. Sareta jaitsita ala erdi-irekita, han dabil Federici Iruñeko Abarzuzan, Zornotzako Billikenen, Tuterako Letras a la tazan, Donostiako Hontzan. Baina tira. Saretak igo arte itxaron beharko dugula...

Bitartean, aurkezpen publikorik gabeko liburu hori hasi da bidetxoa egiten hedabideetan: DIARIO DE NOTICIASen Miren Mindegia, Irati Majueloren iruzkina BERRIAn, Ane Eslavaren artikulua BERRIAn ere eta iragarpena NOTICIAS taldeko Ortzadar gehigarrian.

,

Oso eskertuta gaude. Hamarnaka online erosketa egin dituzue egun gogor hauetan. Abailduta gaude eskaera kopuruarekin, sarritan bi ala are hiru erosketa egin dituzue.

Erosketa bakoitza laguntza handi ada, egia esan. Buka dadila alarma egoera, jasotze festa egin dezagun. Ia aurten egitea posible den.

Subtitulo: 
Online salmenta... eta jasotze festa!
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Santiago J. Navarrok iruzkina egin zion LA CREACIÓN DE LA CONCIENCIA FEMINISTAri DIARIO DE NOTICIASen

Subtitulo: 
Iruzkina Gerda Lernerri DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Iritzi helduak, uste handikoak pandemiaz. Hasi eta segidan hauek idatzi zituen Sandro Mezzadrak.

Subtitulo: 
Sandro Mezzadra: Pandemia eta politika
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Pandemia iritsi aurretik aritu ziren Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte RADIO EUSKADIko Pompas de papel-en Kike Martin eta Txani Rodriguezekin. Saioaren bertsio luzea ere entzun dezakezu RADIO EUSKADIren nahieran plataforman.

Subtitulo: 
Audioa: Katakrak argitaletxeaz RADIO EUSKADIn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
15/03/2020
Cuerpo:

Espainiako Gobernuak dekretu bidez ezarri du alarma egoera astelehenetik aurrera. Foru erakundeek autonomia osoa galdu dute. 155a. Nafarroa Garaian, 2007ko murrizketengatik %8,32 gutxiago bideratzen da osasungintzara. Zer esan nahi du horrek? 1.000 biztanleko 2,6 ohe dauzkagula erietxe publikoetan. Europako batez-bestekoa 5,08koa da, Alemaniako 8,63koa. Galdera da: nola irakurri egoera honetan? Nola eztabaidatu irakurritakoa? Zer antolatuko dugu berrogeialdi honen ostean zomorroen kontra? Ospitaleetako oheak murriztu dituzte, osasungintza publikoko lan mordoa azpikontratu, porlanean dena eta eta bi xahutu, aberatsei zergak jeitsi, jendea etxegabetzen utzi. Eta orain birus bat etorri zaigunean ez dago azpiegiturarik.

Erakunde publikoen amateurismoak larrituta (abenduan izan genuen birusaren berri) ostegunean erabaki genuen ekitaldiak bertan behera uztea (Renata Souza, Patxi Zubizarreta, Raimundo Cuesta...) berriz kontrakoa esan arte. Ostiralean, gure asanbladak erabaki zuen kantina ixtea eta larunbatean eguerdira arte liburu-denda zabalik izatea.

Hori bai. 30.000 liburu dauzkagu gure apaletan. Eta aurrera jarraituko badugu zuri esker izango da. Eta posta zerbitzua daukagun artean gure online dendan eros dezakezu, online erosita liburua dendan jasotzean eska dezakezu eta berrogeialdiaren ostean festa bat egiteko asmoa dugu. Horrez gain argitaletxearen katalogoa hauta dezakezu, noski.

Tira, gaurkoan beste asmo batzuk genituen, asteroko komunikazio honetan Silvia Federiciren azken liburua dendetara banatu dugula-eta: KAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA (Katakrak 2020). Ezingo dugu, ohi dugunez, hilaren amaieran aurkeztu, atzeratuko dugu, ia ez den gehiegi luzatzen.

,

Asteazkenean Nafarroako Liburu-denden Elkarteak iragarri zituen aurtengo garaileak: Desierto sonoro Valeria Luisellirena, Aitaren etxea Karmele Jaiorena eta ¡Vivan las vacas! David Prudhomme eta Pascal Rabatérena. Tamalez bertan behera utzi behar izan ditugu martxoaren 27ko ekitaldiak. Bainta kontinente-arteko hegaldi bat ere.

Subtitulo: 
Nafarroako liburu denden saria
Seccion: 
Irakurle taldea
, ,

Baditugu audioak hozkailuan, editatzeke, baina oraingoz gurean egin den azken aurkezpenarena igortzen dizugu: Hutsune ekarri zigun Josune Ilundainek (greylock ediciones 2020).

Subtitulo: 
Audioa: Josune Ilundain «Hutsune»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Munduaren amaieraren aurretik etorri zitzaigun Irina Gonzalez kubatarra. Izan dugun gaualdi ederrenetako bat eskaini zigun. Abesti ederrak eta bertute handia. Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn.

Subtitulo: 
Irina González BERRIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: