Uztailak jan gaitu.
Eta bidean iritsi zen Hannah Arendt-en klasiko handia EICHMANN JERUSALEMEN. Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat, Koro Navarroren itzulpen berri batekin, Mario Zubiagaren hitzaurrearekin, burokraziak eta Estatuek sor dezaketen basakeriari buruzko, nazismoa eta holokaustoa ulertzeko ezinbesteko tresna.
Paurl Rocher-en QUÉ HACE LA POLICÍA. Y cómo vivir sin ella, egunerokotasun izugarriko liburua: zigortzen dituzten grebalarien auzia berpentsatzeko; Paris, Lyon eta Bruselasen trafiko arau hauste batengatik poliziak hiltzen dituen pertsonen egunerokoa ulertzeko.
Rote Zoraren ROTE ZORA: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995) bilduma: elkarrizketa bat, manifestuak, abagunea aztertzeko testuak, hiri-gerrilla feministaren proiektura gerturatzeko tresna eramangarri bat.