15/11/2023
Cuerpo:

Kolonialismo sionista Palestinan egiten ari den sarraskiaren garaian, gomendio bat: irakurri Shlomo Sand, Ilan Pappé, Noam Chomsky, Hannah Arendt edota Norman Finkelstein.

,

Katakrakek 10 urte egingo ditu abenduan. Ospatzeko 87 musikarik 15 abesti egin dituzte eta LP bikoitz batean jaso ditugu, gehiago jakin nahi baduzu (eta merkeago eskuratu) hemen irakurri.

Subtitulo: 
HAU DENA: LP bikoitza eta 24 orrialdetako libretoa 10 urte ospatzeko
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Friedrich Engelsen ETXEBIZITZAREN AUZIA argitaratu dugu Amaia Prietoren hitzaurrearekin eta Ane Garcíak itzulia. Albistea IRUTXULOKO HITZAn eta BERRIAn argitaratu dugu. Egunerokotasun handiko lana da nahiz eta duela 150 urte argitaratu zuten.

Subtitulo: 
Friedrich Engels: ETXEBIZITZAREN AUZIA
,

Argitaletxeari loturiko albiste hauek argitaratu dira hedabideetan: EL CIRUJANO Y EL PASTOR GARAn, TRANSGRESIOA IRAKASGAI ARGIAn eta Irati Majueloren iruzkina BERRIAn, Iñaki Urdanibiarena MEDITERRANEO NEGROri buruz KAOS EN LA REDen, José Luis Carretero Miramarrena RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADOri buruz VIENTO SURren.

Subtitulo: 
El cirujano y el pastor, Transgresioa irakasgai, Mediterráneo negro, Racismo
Imagen:
11/10/2023
Cuerpo:

Astelehenean hasiko da Letrazaurituen bosgarren edizioa. Joan den astean iritsi zen liburu-dendetara EL CIRUJANO Y EL PASTOR. Resistencia al nazismo en la Selva de Irati 1942 eta 1943 artean naziengandik ihesean ari ziren hamaika laguni lagundu zien sareari buruz. Aezkoan kokatua Baxe Nafarrotik Iratin barna Ingalaterrara bidean.

,

Hedabideei aurkeztu genien TRANSGRESIOA IRAKASGAI. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa de bell hooks eta honezkero agertu da Gara, Berria, Argia, Euskadi Irratia eta Radio Euskadin.

Subtitulo: 
Aurkezut dugu «Transgresioa irakasgai»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Azken egunotan hunkituta dago jende asko Ekialde hurbilean gertatzen direnekin, kontua da 75 urte baino gehiago dauzkan gatazka bat ezin dela albistegi bat entzunda ulertu. Horregatik, egunean eguneko informazioarekin batera, seguru Ilan Pappé, Shlomo Sand edota Idith Zertal irakurrita sentsazionalismoa gainditu eta auzia sakonago ulertzeko gai izango garela.

Subtitulo: 
Palestina, Israel, kolonizazioa, sionismoa
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
22/09/2023
Cuerpo:

Hasi da ikasturtea. Hasi da, Irakurle talde feminista, egitarauan dauzkazu hitzorduak eta hemen Koldo Atxagaren afixa, zabaltzeko. Hasi da, Irakurle taldea eta hemen aurten munduko literaturarekin euskaraz dauzkazun hitzorduak. Astelehenean alemanetik euskara eta gaztelerara azpititulatutako Rote Zorari buruzko dokumentalaren proiekzioa izango dugu 19:00etan, Euskal Herriko biraren hasiera izango da, partekatu zure lagunekin afixa.
Eta urriaren bigarren hamabostaldian... Letrazaurituak-en V. edizioa.

,

Xabier Letonak, aurten beteko dugun hamargarren urteurrena aitzaki, erreportaia ederra egin zigun ARGIAn.
INDIENAUTAn POR NUESTRA CUENTAren iruzkina egin zigun Raül Jiménezek.
ROTE ZORAren argitalpenaren berri argitaratu zuen BERRIAk.
ESCLAVITUD eta HAURREK HITZArenri iruzkina egin zioten udako ARGIAren Gakoak gehigarrian.

Subtitulo: 
ARGIAren azalean eta mamian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
04/07/2023
Cuerpo:

Uztailak jan gaitu.

Eta bidean iritsi zen Hannah Arendt-en klasiko handia EICHMANN JERUSALEMEN. Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat, Koro Navarroren itzulpen berri batekin, Mario Zubiagaren hitzaurrearekin, burokraziak eta Estatuek sor dezaketen basakeriari buruzko, nazismoa eta holokaustoa ulertzeko ezinbesteko tresna.

Paurl Rocher-en QUÉ HACE LA POLICÍA. Y cómo vivir sin ella, egunerokotasun izugarriko liburua: zigortzen dituzten grebalarien auzia berpentsatzeko; Paris, Lyon eta Bruselasen trafiko arau hauste batengatik poliziak hiltzen dituen pertsonen egunerokoa ulertzeko.

Rote Zoraren ROTE ZORA: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995) bilduma: elkarrizketa bat, manifestuak, abagunea aztertzeko testuak, hiri-gerrilla feministaren proiektura gerturatzeko tresna eramangarri bat.

,

Adi Sanferminetako planari.
Batetik jana: hamaiketakoak, bazkariak, afariak, gozoak.
Bestetik dantza: 6an 12:00etatik Black Fermin DJ maratoia, 7an 18:00etatik San Fer Queer (Kbless, Original Sistah, Señora, Arsenike, Canino), 8an 19:00etatik Kabia DJak eta 00:00etatik DJa eta Txitxi&Kurry Queens.

Subtitulo: 
Blackfermin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
20/04/2023
Cuerpo:

Igandean apirilaren 23a izango da, Liburuaren eguna. Behar bezala ospatzeko Karlos III.a etorbidean postutxoa jarriko dugu Iruñeko gainontzeko liburu-dendekin batera, gainera, Katakrak zabalik egonen da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era bere 23.897 liburuekin. Bietan eta online dendan %10eko deskontua egingo dizugu.

Eta hamaika liburu ederren artean gure azken-azken nobedadeak: Black Mediterranean collectiveren MEDITERRANEO NEGRO: Cuerpos, fronteras y ciudadanía, Gerdar Lernerren LAS HERMANAS GRIMKÉ: Antiesclavistas y feministas, Epikuroren ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN (maiatzaren 22an Karrikirin aurkeztuko dugu) eta Judi Chamberlainen POR NUESTRA CUENTA: Alternativas autogestionadas frente al sistema de salud mental (adi aurkezpenei: apirilaren 22an Trempen -Lleidan-, maiatzaren 12an Bilbon, 15ean Iruñean, 20an Bartzelonan eta ekainaren 2an Madrilen).

,

Honezkero jakingo duzu guk argitaratutako liburu bati eraso ziotela Baionako liburu-denda batean. Hemen duzu eman genuen azalpena. Albistea hedabide askotan agertu zen (BERRIA, BERRIA, NAIZ, XIBERUKO BOZA, EUSKADI IRRATIA, GURE IRRATIA, FRANCE BLEU, MEDIABASK, DIARIO DE NOTICIAS, ANBOTO, ETB, WIKIPEDIA).
Edonola, interesgarriena izan da, erasotik liburuak irakurle mordoa izan duela eta han hemen aurkeztera eta eztabaidatzera gonbidatu gaituztela (apirilaren 19an Zornotzan, maiatzaren 2an Baionan, 3an Iruñean, 19an Bermeon, ekainaren 1ean Donostian, 13an Deustun).

Subtitulo: 
«Puta zikinak»en kontrako erasoaz
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Abentura berri batean hasi gara: audioliburuak egiten. Euskalerria irratiarekin elkarlanean, honezkero, Lohizune Amatriaren ahotsean entzun ditzakezu Sorginak, emaginak eta erizainak eta Feminismoa denon kontua da.

Subtitulo: 
Audioliburuak: «Sorginak, emaginak eta erizainak», «Feminismoa denon kontua da»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Epikuroren ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN liburuaz EUSKADI IRRATIA, RADIO EUSKADIn, KULTURA SHAREAn eta EL CORREOn.

Subtitulo: 
Epikuro «Zoriontasunaren defentsan»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
25/02/2023
Cuerpo:

Aste mordoa joan da azken buletina jaso zenuenetik. Hamaika mila nobedade pasa dira gure mahaietatik, dozenaka ekitaldi aretotik. Orain ikastaroak dauzkagu, jardunaldiak (martxoaren azken herenean Crisis capitalista y solidaridad contenciosa (gazteleraz) eta Transfeminismoa denon kontua da (euskaraz)), baita mintegiak ere.

Aurki, sarriago itzuliko gara buletinekin, egon lasai, hartu arnasa eta harpidetu gure telegram kanalera: sare sozialetan baina lasaiago baina buletinean baino sarriago.

,

Assata Shakurren historia bizia bide ederra egiten ari da irakurleen artean, baita hedabideetan ere. Azaldu da hemen behintzat: IRUTXULOKO HITZA, GARA, RADIO EUSKADI, EUSKADI IRRATIA, Azido Beltza de HALA BEDI, Araba hizpide de HALA BEDI, KULTUR SHAREA eta BERRIA.

Subtitulo: 
Assata Shakur «Autobiografia bat»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Urrian argitaratu genuen ESTA GUERRA NO TERMINA EN UCRANIA, egunerokotasun latzeko eta ikuspegi zabaleko liburua, honezkero alemanera itzuli dute (asteon, entzule askoren aurrean aurkeztu du Sánchez-Cedillok Alemaniako dozena erdi hiritan), hogei aurkezpen baino gehiago egin ditu Iberiar Penintsulako liburu-denda, ateneo eta zentro sozialetan.
Hedabide mordoan egin dizkiote egileari elkarrizketak eta iruzkinak: CTXT, DIARIO DE NOTICIAS, ARGIA, LA DIRECTA, ALTERNATIVAS ECONÓMICAS, NOTICIAS 22 , EL SALTO, LA LINTERNA DE DIÓGENES, ELDIARIO.ES, AHOTSA.INFO, BERRIA o EGUZKI IRRATIA.

Subtitulo: 
Raúl Sánchez-Cedillo «Esta guerra no termian en Ucrania»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

FAXISMOAREN AURKA BORROKAN ARGIAn.
HAURREK HITZA BERRIAn.
CUERPOS, PANTALLAS, PRECARIEDAD VIENTO SUR aldizkarian.
MEDITERRANEO NEGRO LE MONDE DIPLOMATIQUEn.

Subtitulo: 
Iruzkinak
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: