«Sofia Petrovna» prentsan eta «Airbnb» plazan
2019/04/06
Lehenik eta behin gomendio bat. Ez ahaztu eposta honen amaieran dagoen agendan begiratzea. Sarritan hala da, baina asteon, besteak beste, María Eugenia R. Palop, Zerocalcare (bai, Sustrai Colinarekin batera), Eugenio Ibarzabal, Miguel Urbán edota Tirso W. Sáenz (Che Guevararen burkidea) etorriko zaizkigu.
Joan den astean aurkeztu genuen Josu Zabaleta itzultzailea eta Nataliya Myslyvets laguntzailearekin SOFIA PETROVNA (Katakrak 2019) eta hala jaso zuen Amalur Artolak GARAn eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn.
Eta duela hamar bat egun inprimategitik iritsi zitzaigun Ian Brossat Parisko etxebizitza zinegotziak idatzitako AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) gai asaldagarriari buruz idatzi den lehenengo liburuetako bat.
Santiago Lorenzo, Harkaitz Cano, Júlia Sardà: esan zuten guztia
Ederra izan zen Jesus Aranak zuzendu zuen solasaldia Nafarroako Museoan: entzungai daukazu osorik.
Juan Etxenike txokolateari buruz
Juan Etxenike EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen, txokolateari buruz luze eta zabal hitz egin zuen.
«Fakirraren ahotsa»ri iruzkina
German Esparzak iruzkina egin dio Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa (Susa 2018) eleberriari.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:
¡Ampliamos equipo!
2019/05/03
Vamos a ampliar y fortalecer la librería de Katakrak. Será un proceso paulatino. Y necesitamos manos, piernas y cabezas. Buscamos: mujeres, euskaldunas, espíritus críticos, con pasión por los libros y por la política. Nos hace falta gente con ganas de sumarse a un proyecto para cambiarlo todo. ¿Te apetece? ¿Conoces a alguien que le apetezca? Escríbenos antes del 13 de mayo al cv@katakrak.net. Incluye datos sobre tu recorrido vital que te parezcan reseñables (formación, trabajo, militancia).
¡Difúndelo!
«Sofia Petrovna» en BERRIA
El domingo pasado Aiora Sanpedrok iruzkina egin zion BERRIAn eta egun batzuk lehenago Miren Garateren erreportaia argitaratu zuen.
«Esclavitud» en LA AVENTURA DE LA HISTORIA y DIARIO DE NOTICIAS
Recientemente han reseñado ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD de Michael Zeuske en LA AVENTURA DE LA HISTORIA y en DIARIO DE NOTICIAS.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:
Lan-taldea handituko dugu!
2019/05/03
Liburu-dendako lan-taldea handituko dugu. Apurka. Eta horretarako eskuak zangoak buruak behar ditugu. Zer nahi dugun? Emakume euskaldunak, espiritu kritikoak, liburuekiko eta politikarekiko pasioa izango dutenak. Guztia aldatzeko jendea behar dugu. Nahi duzu? Nahiko duen inor ezagutzen duzu? Idatziguzu maiatzaren 13a baino lehen cv@katakrak.net helbidera. Aipa itzazu zure bizitzako pasarte nabarmenenak (formazioa, lana, militantzia).
Ideia zabaldu!
«Sofia Petrovna» BERRIAn
Joan den igandean Aiora Sanpedrok iruzkina egin zion BERRIAn eta egun batzuk lehenago Miren Garateren erreportaia argitaratu zuen.
«Esclavitud» LA AVENTURA DE LA HISTORIA eta DIARIO DE NOTICIASen
Berriki ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD liburuari iruzkina egin diote LA AVENTURA DE LA HISTORIA aldizkarian eta DIARIO DE NOTICIAS egunkarian.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:
«Hay un ambientazo»
Gomendatutako liburua:
Gaiari buruzko artikuluak
«Las batallas de la bici» en DIARIO DE NOTICIAS
Gomendatutako liburua:
Gaiari buruzko artikuluak
«Sorginak, emaginak eta erizainak» jada plazan
2019/10/26
Barbara Ehrenreich eta Deirdre English gazte-gazteak ziren Sorginak, emaginak eta erizainak argitaratu zutenean. Panfleto bat izan zen hasieran, genero horren onenarekin: hipotesi ausartak, originalak, azkarrak, jauziak, ilustrazioak. Eta aldatu zuten sorgin-ehiza ulertzeko modua, eta azaldu zuten botere ekonomikoen, erlijiosoen eta politikoen aliantza jende xeheak bere gorputzen gain zuen jabetza gal zezan.
Holaxe. Ohore handia da liburu hau ekartzea, beren beregi Silvia Federicik egindako sarrera batekin, Koldo Atxagak irudiak berriz landuta eta Maria Colera Intxaustik itzulita. Asteazkenean 11:15ean Donostiako liburutegi nagusian aurkeztuko dugu.
Honez guztiaz gainera, gogoan izan areto nagusian Trixerten erakusketa daukagula (azken astea izango da): ederra da, zatoz.
«Arimaren etorkizuna» GARAn eta DIARIO VASCOn
Oihane Larretxeak erreportaia egin zuen GARAn Eva Illouzen Arimaren etorkizunaren aurkezpenari buruz eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn egin zuen.
Iflandia: Liburutegiak, superbotereak eta matxinadak
Aste honetan izan zen Liburutegien eguna eta Yamaguchiko liburutegiko lagunen solasaldira joan zen German Esparza Walden, Chundarata eta Menades-ekin batera. Astelehenean gai bera hartu zuen solasgai Luis Soldevilak RADIO EUSKADIko Iflandia saioan: liburuak eta matxinadak, entzun!
Audioak: Sabina Urraca, Rosario Villajos, Cristina Fallarás eta Florencia del Campo
Entzungai daukazu Letrazaurituak jardunaldietako laugarren saioa Sabina Urraca eta Rosario Villajosekin. Baita bosgarrena ere Cristina Fallarás eta Florencia del Camporekin ere.
«Feminismoa denon kontua da» GAZTEZULOn
Maitane Legarretak bell hooks-en FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatu zuen, besteak beste, GAZTEZULO aldizkarian. Ez ginen apirilean konturatu eta orain berreskuratu dugu gure blogean.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:











































