Duela bi aste aurkeztu genuen Joseph Brodsky-ren UR-MARKA Rikardo Arregi Diaz de Heredia itzultzailearekin eta Angel Erro hitzaurrearen egilearekin. Gorka Bereziartuak ARGIAn kontatu zuen, Oihane Larretxeak GARAn, Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn, EUSKADI IRRATIAn albistea izan zen, Aritz Galarragak zutabea egin zion ARGIAn, Ainhoa Sarasolak BERRIAn, horrez gain Angel Erro ren hitzatzea irakur dezakezu.
Klasiko bat itzuli da gazteleraz, honezkero liburu-dendetan dago C.L.R. James-en LOS JACOBINOS NEGROS. Duela aste batzuk Alemaniako JUNGE WELT kazetan artikulua argitaratu zuten: LOS JACOBINOS NEGROS. Madril, Salamanca, Bartzelona, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako liburu-dendetan dago honezkero.